4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

ESTATUKO ADMINISTRAZIO OROKORRA

JUS/3210/2010 Agindua, azaroaren 30ekoa, azaroaren 16ko JUS/3029/2010 Aginduko akatsak zuzentzen dituena. JUS/3029/2010 Aginduak Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoan sistema ireki orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda aldatu zuen

Justizia Administrazioko Laguntza Judizialeko Kidegoan sistema ireki orokorraren bidez sartzeko hautapen prozesua gainditu dutenen behin betiko zerrenda argitara eman zuen otsailaren 25eko JUS/554/2010 (martxoaren 10eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) aldatu zuen azaroaren 16ko JUS/3029/2010 Aginduan, II. eranskinean (2010eko 285. Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 25ekoa), akats bat atzeman da, Nafarroako Epaimahai Delegatuak proposatutako izangaiari dagokionez. Bidezkoa da, beraz, azaroaren 16ko JUS/3029/2010 Aginduaren II. eranskina (azaroaren 25eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) zuzentzea eta agindu honen eranskinean argitaratzea prozesua gainditu duten izangaien zerrenda, Laguntza Judizialeko oposizioaren fasean eta merezimenduen lehiaketan emandako behin betiko balorazioarekin.

Agindu honen aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea departamentu honetan, hilabeteko epean, edo Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzien Epaitegi Zentraletan, bi hilabeteko epean. Epea, bi kasuetan, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita kontatuko da.

Madrilen, 2010eko azaroaren 30ean. Justizia ministroa. Eskuordez (abenduaren 2ko JUS/3770/2008 Agindua), Justizia Administrazioarekiko Harremanetarako zuzendari nagusia, Caridad Hernández García.

ERANSKINA

Gainditu dutenen zerrenda, Laguntza Judizialeko oposizioaren fasean eta merezimenduen lehiaketan emandako behin betiko balorazioarekin

NANa

DEITURAK ETA IZENA

EREMUA

1. ARIKETA

2. ARIKETA

OPOSIZIOA, GUZTIRA

LEHIAKETA, GUZTIRA

AMAIERAKO NOTA

13928434

RUIZ SANTAMARIA, MARIA

NAFARROA

56,25

73,00

129,25

17,39

146,64

Eranskina osorik argitaratu zen 303. Estatuko Aldizkari Ofizialean (2010-12-14).

E1020890

Iragarkiaren kodea: E1020890