2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
2011ko ekitaldiko plantilla organikoa
Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2010eko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2011ko ekitaldiko plantilla organikoa. Idazkaritzan (San Salvador karrika, 11-behea; Tafalla) egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluak xedatuari jarraikiz.
Erreklamaziorik egon ezean, behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.
Tafallan, 2010eko abenduaren 16an.-Mankomunitateko burua, M.ª Teresa Mañú Echaide.
Iragarkiaren kodea: L1020751