4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu gehikuntzaren espedientea. Hasierako onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak 2010eko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zen kreditu gehikuntzaren espedientea, 280.000 eurokoa, gastu arrunten gorakadari aurre egiteko diruzaintzako gerakinaren zenbateko likidoarekin.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitalpen honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2010eko abenduaren 16an.-Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L1020750