2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Kreditu transferentziaren espedientea. Hasierako onespena
Mairagako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2010eko abenduaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hamabi mila euroko kreditu transferentziaren espedientea, zorra epe luzera amortizatzeko, langileria gastuak murriztuta; hori guztia, Defizit publikoa murrizteko neurri bereziak Nafarroako Foru Komunitaterako moldatzen dituen 12/2010 Foru Legearen 8. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitalpen honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Tafallan, 2010eko abenduaren 16an.-Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.
Iragarkiaren kodea: L1020749