4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO 10. EREMUKO MANKOMUNITATEA

Plantilla organikoa. Onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutua arautzen duen abuztuaren 30eko 251/1993 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoa kontuan harturik, Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2010eko azaroaren 30ean egin bilkuran, onetsi zuen Mankomunitatearen plantila organikoa, honela gelditu baita:

Idazkaria, zerbitzu eginkizunetan eta enplegurako eskubiderik gabe: Francisco Javier Beaumont Larequi, Agoizko Udaleko idazkaria, 6/1990 Foru Legearen 240. artikuluan zehazturiko diru esleipenetan txikiena duela.

Lan-kontratudun finkoak:

Administrari laguntzailearen lanpostu hutsa, lanaldi partzialekoa, egunean 4 ordu.

Agoitzen, 2010eko abenduaren 2an.-Mankomunitateko burua, Francisco José Enguita Moros.

Iragarkiaren kodea: L1020522