4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Ordenantzak. Hasierako onespena

Villatuertako Udalak, 2010eko abenduaren 1ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen honako ordenantza hauek:

Kudeatu, dirua bildu eta ikuskatzeko ordenantza

1. ordenantza, Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa arautzen duen ordenantza fiskala.

2. ordenantza, Jarduera ekonomikoen zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

3. ordenantza, Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

4. ordenantza, Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

5. ordenantza, Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza fiskala.

6. ordenantza, Dokumentuak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

7. ordenantza, Udalaren hilerriko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

8. ordenantza, Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

9. ordenantza, Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan beste edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

10. ordenantza, Herriko jabari publikoko zoru, zorupe eta hegalkinean erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

11. ordenantza, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza.

12. ordenantza, Armazoi eta bestelakoetako kanpo publizitatea arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Villatuertan, 2010eko abenduaren 9an.-Alkatea, Francisco Ortega Gallardo.

Iragarkiaren kodea: L1020247