4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UXUE

Alkatetza beste baten esku uztea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Aurrekoarekin eta aipatu Erregelamenduak xedatzen duenarekin bat, ebatzi dut:

1. Angel Remón San Martín alkateordeari eskuordetzan ematea Alkatetza honen eginkizunak, 2010eko abenduaren 26tik 2011ko urtarrilaren 4ra bitarte, biak barne.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen bilkura arruntean.

Uxuen, 2010eko abenduaren 9an.-Alkatea, María Jesús Zoroza Ugalde.

Iragarkiaren kodea: L1020498