4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Trukerako eskaintza publikoa

Udalak eskaintza publikoa egiten du Udalaren jabetzakoa eta ondarekoa den finka hau trukatzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Legearen 135. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 130.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

-Landalurreko finka, "Tamarigal" alderdian, 3. poligonoa, 1392. lurzatia, 2.617,21 m²-ko azalera duena. Mugak: iparraldetik bidea, hegoaldetik 1393. lurzatia, ekialdetik Camino del Ramillo eta mendebaldetik, Camino de la Mota del Ramillo.

Ondotik zehazten diren ezaugarriak dituen finkarekin:

-Ureztatze intentsiboko finka, "El Mijar" edo "Los Huertos" alderdian, 1945eko katastroko 9. poligonoa, 20. lurzatia, 1673,33 m²-koa. Gaur egun, Landalurreko ondasunen erregistroko 871 eta 845. lurzatiak, 548,63 m², desjabetu ez zen azalera.

Trukerako eskaintza publiko honen ezaugarriak betetzen dituen ondasunaren titularrak bere eskaintza aurkezten ahal du Udal Idazkaritzan, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Sartagudan, 2010eko abenduaren 15ean.-Alkatea, José Ramón Martínez Benito.

Iragarkiaren kodea: L1020583