2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
Aldaketa San Adriango Udalaren Musika Eskola
erakunde autonomoaren aurrekontuan.
Hasierako onespena
2010eko abenduaren 1eko osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi da San Adriango Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren 2010eko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa, 2009ko diruzaintzako gerakin negatiboa finantzatzeko. Hona hemen laburpena:
2010eko aurrekontuko aldaketa, deuseztatzearen ondoriozko beheititzeari buruzkoa, 2009ko ekitaldiko diruzaintzako gerakin negatiboa finantzatzeko: 2010eko gastuen aurrekontuan sartu da 4230 87000 kontu-saila: 2.100,13 euroko defizita diruzaintzako gerakin negatiboarengatik, eta aurrekontuaren ondoko kontu-sailaren gastua murriztuko da: 4230 13100: aldi baterako irakasleen ordainsaria, 2.100,13 eurokoa.
Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.
San Adrianen, 2010eko abenduaren 10ean.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.
Iragarkiaren kodea: L1020501