2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIÁN
2011ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
San Adriango Udalak, 2010eko abenduaren 1eko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2011ko plantilla organikoa.
Espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik egin ezean, plantilla organiko hori behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.
San Adrianen, 2010eko abenduaren 14an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.
Iragarkiaren kodea: L1020493