4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

Udal ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Udalak, 2010eko abenduaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela:

Hasiera batean onestea Administrazio elektronikoa arautzen duen udal ordenantza.

Jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Interesdunek Jaizko Herriko Etxean aztertzen ahalko dute espedientea, Rochapea karrikan, zk.g., bulego orduetan.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada.

Jaitzen, 2010eko abenduaren 10ean.-Alkate udalburua, José Luis Anocibar Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1020318