4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Xedapen argigarria Eremu publikoa pasabideetarako erreserbatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalari buruz

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 327. artikuluan ezarritakoarekin bat, alkatetza-udalburutzak xedapen argigarriak eta interpretaziokoak eman ditu Eremu publikoa pasabideetarako erreserbatzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskalari buruz (2009ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 6an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat datorren gainerako legerian zehaztutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Ribaforadan, 2010eko abenduaren 27an.-Alkate udalburua, Nuria Ruiz Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1021386