4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2011ko bulegoetako lan-egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

2010eko abenduaren 16ko Alkatetzaren Ebazpenaren bitartez, Ribaforadako Udalaren bulegoetako langileen 2011ko lan egutegia onetsi zen; hori guztia, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 725/2011 Ebazpenari jarraikiz, zeinaren bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2011ko jaiegunak ezarri baitira.

Horrenbestez, honako hauek dira Udalaren zerbitzura ari diren bulegoetako langileen 2011ko jaiegunak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Abuztuak 3, 4 eta 5: San Blas bestak.

Apirilaren 21a: Ortzegun Saindua.

Apirilaren 22a: Ortziral Saindua.

Apirilaren 25a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 9a: San Gregorio.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Abuztuaren 24, 25, 26, 27 eta 29a: San Bartolome bestak.

Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 26a: Eguberri bigarrena.

Baliogabeak izanen dira, 2011n epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta arestian aipatutako egunak, udal bulegoetako jaiegunak baitira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Ribaforadan, 2010eko abenduaren 16an.-Alkate udalburua, Maria Nuria Ruiz Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1020688