4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua:
katastroko 16. poligonoko 150. lurzatiaren kalifikazio juridikoaren
aldaketa, Mendillorriko UPSko E.1.1 eta E.1.3 lurzatietan
(Udal Planeko U.I. XXIV), ondotik laga eta bertan bigarren
hezkuntzako lehenengo ziklorako institutua eraiki ahal izateko

Iruñeko Udalak, 2010eko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 17-DIC-09 (10/CU).

"Ikusirik, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak egindako eskaria, lagatzeko Iruñeko hirilurreko ondasunen katastroko 16. poligonoko 150. lurzatia, Mendillorriko UPSko E.1.1 eta E.1.3 lurzatiei dagokiena (Iruñeko Udal Planeko U.I. XXIV), bertan bigarren hezkuntzako lehenengo ziklorako institutua eraiki ahal izateko. Ikusirik, orobat, Udalaren Hirigintza Gerentziako zuzendari kudeatzaileak sinatutako egokitasunaren gaineko txostena, bai eta Udalaren Hirigintzako Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoek 2010eko azaroaren 24an luzatutako txostenak, erabaki da:

1. Iruñeko hirilurreko ondasunen katastroko 16. poligonoko 150. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko espedienta hastea -Mendillorriko UPSko E.1.1 eta E.1.3 lurzatiak (Iruñeko Udal Planeko U.I. XXIV)-, ondotik Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuari laga eta bertan bigarren hezkutzako lehenengo ziklorako institutua eraiki ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legean eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita."

Iruñean, 2010eko abenduaren 27an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1021429