2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Lezkairuko Plan Partzialeko aldaketa (ARS-3) L56
eta L57 lurzatietan (Habitat Berri, S. Coop.). Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2010eko urriaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 07-OCT-10 (5/CU).
"ARS-3/U.I. XVI-Arrosadia/Lezkairu banaketa eremuko Plan Partziala L56 eta L57 lurzatiei dagokienez aldatzeko agiria hasiera batean onetsi ondoren (2010-08-03ko JOB), jendaurreko epea iragan da, eta, Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoak 2010eko irailaren 28an eman txostenarekin bat, espedientean baitago, ondokoa erabaki da:
1.-Behin betiko onestea ARS-3/U.I. XVI-Arrosadia/Lezkairu banaketa eremuko Plan Partziala L56 eta L57 lurzatiei dagokienez aldatzeko agiria, bertan gehituta Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onespenaren erabakian ezarritako zuzenketak.
2.-Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako dokumentuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
-Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2010eko urriaren 14an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.


/S1, IV/S1, XVI!S1, XIX!S1 SEKTOREKO PLAN PARTZIALA ETA HARI ATXIKITAKO SISTEMA OROKORRAK (ARS3 BANAKETA EREMUA) IRUÑEKO UDAL PLANA | ALDAKETA PLAN PARTZIALEAN |
XVI/S1 UNITATEA LEZKAIRU | L56-57 |
HIRIGINTZAKO ARAUDI PARTIKULARRA OINARRIZKO UNITATEA |
TAULA PROIEKTUAREN ETA LURZATIEN AZALETARAKO, ERABILETARAKO ETA APROBETXAMENDUETARAKO |
| PROIEKTUAREN APROBETXAMENDUA | GUZTIRA | APROB., GUZTIRA |
UNITATEA | LURZATIA | AZALERA | ERABILERA | MOTA | BS. m²t | BS. m²s | P1 | TASA GEHI. | ETXEB. KOP. | APROB. HOM. | 3. SEK. m²t | BIZITEGIT. m² | LIBRE PRIB. m²s | AU |
L56-57 | L56-57 | 2.700,00 | Hirugarren sektorea | | 2.400,00 | | | | | 2.160,00 | 2.400,00 | | | 3.905,92 |
| | | Bizitegia | BOE | | | | 6.820,00 | | 1.745,92 | | 6.820,00 | | |
| | | Libre pribatua | | | | | | | | | | | |
| | | Erabilera publ. zerb. | | | 400 | | | | | | | | |
| | 2.700,00 | | | | | | | 62,00 | | 2.400,00 | 6.820,00 | | 3.905,92 |
Iruñeko Udal Planeko 35. bis artikulua aplikatu beharrez, gehieneko etxebizitzaren azalera erabilgarria lurzatiko lortzeko, bizitegitarako proiektuaren parobetxamendua 1,13rekin zatitu behar da.
Hirugarren sektoreko erabileraren estalkia ez da kontuan hartuko aprobetxamendurako.
Determinazio orokorrak:
-Jarduketa unitateak: XVI/S1.
-Oinarrizko unitatearen izena: L56-57.
-Azalera (m²): 2.700,00.
Determinazio funtzionalak:
-Erabilera xehakatuak eta tipologia(k):
- 0. maila: hirugarren sektoreko erabilerak, lokalak eta garajea.
- 1. maila: hirugarren sektoreko erabilerak, lokalak eta garajea.
- Goiko mailak: babes ofizialeko etxebizitza kolektiboak.
-Erabileren bateragarritasuna eta baliokidetasuna. Udal planean ezarritako araubide orokorra.
-Hirugarren sektorearen gehieneko lerrokadurak hirugarren sektorearen aprobetxamendua baino handiagoak dira. Hirugarren sektoreko 2.400 m² eraikiak baino handiagoak ez dira izanen inolaz ere.
Determinazio formalak:
-Definizioak:
- 0. maila: 0 maila izanen da 439,56 kotako sarbideari lotuta dagoena.
- 1. maila: 1 maila izanen da 444,00 kotako sarbideari lotuta dagoena.
- Goiko mailak: goiko mailak izanen dira 1. mailaren gainetik daudenak.
- Beheko mailak: beheko mailak izanen dira 0 mailaren azpitik daudenak.
- Lerrokadura eta sestrak: grafikoetan zehaztuak.
- Eraikuntzaren garaiera: grafikoetan zehaztuak.
- B10A sestra gaineko solairuen gehieneko kopurua.

- Beheko solairuen altuera librea: H<5 m. Hirugarren sektoreko erabileraren sabaiaren azpitik neurtuta. Eraikinaren azpitik solairu gehiago baimenduko dira. Gehienez ere 5,70 m.
- Lurgaineko solairu bakoitzaren garaiera osoa: H<3,10 m. Forjatuen artean neurtuta.
-Lurzatiaren gehieneko okupazioa eraikuntzaren lerrokadurek zehaztuko dute.
-Lurzatiketa.
Lurzati bakarra ezarri da, zatiezina: L56-57. Haren eremua oinarrizko unitatearena da.
Haietako bakoitza gutxieneko lurzatia da, eta, hortaz, zatiezina da.
-Saltokien estalkiaren determinazioak.
Hirugarren sektoreko erabileraren estalkia horizontala izanen da oinplanoan, eta, ahal dela, bertan igarotzeko modukoa, etxebitzitza blokeetara sartzeko modukoa beraz.
Espazio libre mankomunatua izanen da, etxebizitzetarako.
Etxebizitzari lotutako eremu libre pribatuak baimendu dira eremu libre mankomunitatuan. Eremu libre publikoei dagokienez, 42. artikuluko determinazioak ez dira aplikatu behar lurzati horretan.
Telekomunikazio instalazioak, aireberritzeko elementuak, kea eta gasa hustutzekoak, energia sortzekoak, galdara aretoak eta eraikuntzaren instalazioak jar daitezke aprobetxamendua kontsumitu gabe. Ezin da panel termikorik jarri.
Gehieneko inguratzailearen gaineko elementuen akaberak bizitegitarako blokearenak bezalakoak izanen dira. Tamaina handiko elementuak bolumen bakar batean bilduko dira, eta baimenduko da kea eta gasa irteteko hodiak ausaz paratzea estalkiaren gainean.
-Lurzatiaren itxituren eta akaberen determinazioak.
- Eremu libre pribatuak, etxebizitzei lotuak:
Eremu libreen akaberetarako, lorategiak edo zoladurak paratuko dira, nahierara. Haien kalitatea inguruan dagoenaren parekoa izanen da.
Eremu mankomunitatuaren itxiturak ez dira 1,80 m baino altuagoak. Heskaiaren eta sare gordearen bidez eginen dira, eta zokaloak itxituraren egituran sar daitezke.
- Eremu libre mankomunitatuak:
Eremu libreen akaberetarako, lorategiak edo zoladurak paratuko dira, nahierara. Haien kalitatea inguruan dagoenaren parekoa izanen da.
Kale ondoko eremu libre mankomunitatuaren itxiturek bete beharko dute EKTn ezarritakoa diseinu baldintzei eta garaierari dagokienez. Hortaz, ez dira 1,30 baino altuagoak izanen.
- Erabilera publikoko zortasuna duen lurzati pribatuaren determinazioak:
Antolamenduan aurreikusitako erabilera publikoko lur azaleko eremu pribatuari aplikatzen zaizkion egikerak, eraikuntzari eta materialei dagokienez, ingurukoak bezalakoak izanen dira, eta lurzatia gauzatzeko proiektuan sartuko dira.
Ondoriozko azken urbanizazioaren sestrak egindakoak ez balira, behe solairuko ebakiduran zehaztutako kotak aplika litezke, aldaketak dakartzan helburuei eta irizpideei jarraikiz.
Eraikitako garajearen sabaiko forjatuaren goiko maila, unitatean aurreikusitako erabilera publikoko eremu pribatuan badago, 25 cm baxuago jarri beharko da sakonerari dagokionez, eremu horretako kanpoko sestren aldean.
Unitatea garatzeari eta kudeatzeari dagozkien determinazioak:
-Urbanizazioa.
Lurzatia(k) garatzerakoan, zein egiten den, horretan, kontuan hartuko dira erabilera publikoko eremu pribatuari dagozkion urbanizazio lanen proiektua eta gauzatzea, antolamenduan aurreikusi bezala.
-Garaje-aparkalekua.
Eraikuntzako sotoko garajeari jarduera sailkatuen proiektu bat eginen zaio, unitatean garatuko den eraikuntzaren proiektuari atxikia.
Hura bukatu beharko da unitatean garatzen den azken eraikinari lehen erabilerarako lizentzia eman aurretik.
Ibilgailuak garajean sartzeko bidea(k): beheko solairuan aurreikusitako toki(et)an paratuko d(ir)a, edo unitatean eraikitako edozein frontetan, batez ere ibilgailuendako kalera begira daudenetan.
Iragarkiaren kodea: L1019907