2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
7/2010 aldaketa aurrekontuetan. Hasierako onespena
Oteitzako Udalak, 2010eko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 8.300 euroko kreditu bereziaren espedientea, 2010eko aurrekontuko gastuen 422,62206 kontu-sailari dagokionez (ikastetxea haunditzea). Diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatuko da.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 35. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Oteitzan, 2010eko abenduaren 16an.-Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1020760