4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2011ko ekitaldiko zerga-tasak

Udal honek, 2011ko abenduaren 15ean egin osoko bilkuran arruntean, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

"2011ko ekitaldiko zerga-tasak.-Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Udalbatzak ondokoa erabaki du erregelamenduaren araberako quoruma izanik:

1. Krisi ekonomikoa dela medio, 2011. urteko ekitaldirako 2010. urtean aplikatu ziren karga-tasak, indizeak eta ehunekoak beren horretan mantetzea. Beraz, honako hauek dira:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Tasa: %0,22.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Tasa: %0,80 (gehienez).

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indizea: 1,32.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: Tasa: %4,01, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: karga-tasa: %15,34, balio errealaren igoerari aipatu Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko ehunekoak aplikatu ondoan ateratzen den zerga oinarriaren gainean.

2. Erabaki hau Udalaren iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan."

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan. Halaber ohartarazten da ezen erabaki horren aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean.

Oteitzan, 2010eko abenduaren 16an.-Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1020731