4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Aurrekontuko 8, 9 eta 10. aldaketak.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2010eko 143. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 24an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

8/10 aldaketa.

Gastuak:

Kreditu gehikuntza:

4320 6010500. 10. sektoreko ekipamendurako urbanizazioa egitea. Zenbatekoa: 100.011,52 euro.

Finantzabidea:

871. Diruzaintzako gerakina, baliabide lotetsien bidez. Zenbatekoa: 100.011,52 euro.

9/10 aldaketa

Gastuak:

Kreditu gehikuntzak:

4220 6220100. Hobekuntzak San Miguel ikastetxe publikoan. Zenbatekoa: 5.880,85 euro.

Finantzabidea:

871. Diruzaintzako gerakina, baliabide lotetsien bidez. Zenbatekoa: 5.880,85 euro.

Orkoienen, 2010eko abenduaren 21ean.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1021099