4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OKO

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena.
Hasierako onespena

Okoko Herritarren Batzarrak, 2010eko azaroaren 30ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Okoko Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesdunek epe horretan espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Okon, 2010eko abenduaren 2an.-Alkate udalburua, Francisco Javier Bujanda Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1020636