4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

Noaingo Etxe Zaharra Kultur Etxeko Patronatuaren 2010eko aurrekontuko aldaketen espedienteak. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2010eko urriaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Noaingo Etxe Zaharra Kultur Patronatuaren 2010eko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen bi espediente.

Erabaki hori 2010eko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 29an.

Legez ezarritako epea iragan denez gero inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da. (2010eko abenduaren 1eko osoko bilkuran aurkeztu zen haren gaineko txostena).

1.-Kreditu gehikuntza, 68.713,66 eurokoa, gastuetako 2. kapituluko ("Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak") kontu-sail batean, diru-sarreretako 4. kapituluko ("Transferentzia arruntak") bi kontu-sailen bidez finantzatua, bata 31.709 eurokoa eta bestea 37.004,66 eurokoa.

2.-Kreditu gehikuntza, 4.000 eurokoa, gastuetako 2. kapituluko ("Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak") kontu-sail batean, diru-sarreretako 4. kapituluko ("Transferentzia arruntak") kontu-sail baten bidez finantzatua.

Noain Elortzibarren, 2010eko abenduaren 7an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1020205