4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ELORTZIBAR

2010eko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen espedienteak.
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2010eko urriaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2010eko aurrekontuko aldaketen gaineko bost espediente.

Erabaki hori 2010eko 130. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 27an.

Legez ezarritako epea iragan denez gero inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da. (2010eko abenduaren 1eko osoko bilkuran aurkeztu zen haren gaineko txostena).

1.-Kreditu transferentzia, 4.000 eurokoa, gastuetako 2. kapituluko ("Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak") kontu-sail batetik, gastuetako 4. kapituluko ("Transferentzia arruntak") beste kontu-sail batera.

2.-Kreditu transferentzia, 645,26 eurokoa, gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") kontu-sail batetik; 183,41 euro gastuetako 4. kapituluko ("Transferentzia arruntak") kontu-sail batera, eta 461,85 euro gastuetako 2. kapituluko ("Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak") beste kontu-sail batera.

3.-Kreditu gehikuntza, 6.695,35 eurokoa, gastuetako 6. kapituluko ("Inbertsio errealak") kontu-sail batetik, diru-sarreretako 7. kapituluko ("Kapital transferentziak") kontu-sail batera, zenbateko berekoa.

4.-Kreditu transferentzia, 29.139,46 eurokoa, gastuetako 1. kapituluko ("Langileria gastuak") 12 kontu-sailetatik -ondoko zenbatekoekin: 4.851,98 euro, 166,15 euro, 1.594,99 euro, 5.636,83 euro, 1.072,16 euro, 1.405,54 euro, 1.811,14 euro, 1.792,47 euro, 707,39 euro, 480,34 euro, 7.901,53 euro eta 1.718,93 euro hurrenez hurren-, gastuetako 9. kapituluko ("Finantza pasiboak") kontu-sail batera.

5.-Kreditu gehikuntza, 316.741,22 eurokoa, gastuetako 9. kapituluko ("Finantza pasiboak") kontu-sail batean, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren bidez finantzatua.

Noain Elortzibarren, 2010eko abenduaren 7an.-Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L1020204