4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑON

Aurrekontuko 2/2010 aldaketa.
Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2010eko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 5ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

-2/2010 aldaketa: kreditu berezia.

GASTUAK:

1.463.62601 kontu-saila. Wifi eremu publikoa. Zenbatekoa: 3.337 euro.

Finantzabidea: diru-sarrera handiagoak. Kontu-saila: 1.75501. Zenbatekoa: 3.259,41 euro; gainerakoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina.

Marañonen, 2010eko abenduaren 1ean.-Alkatea, Inmaculada Bretón Valencia.

Iragarkiaren kodea: L1020330