4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Ordenantza, Herriko jabari publikoan interes
orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten
enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duena.
Hasierako onespena

Los Arcosko Udalak, 2010eko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Ordenatza horren testua hogeita hamar egun baliodunean egonen da jendaurrean, Herriko Etxearen iragarki oholean paratuta (Fueros karrika, 1), eta hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkezteko epea irekiko da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogeita hamar egun baliodun iragan ondoan bukatuko baita.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoa betez, jakinarazten da orok jakin dezan.

Los Arcosen, 2010eko abenduaren 2an.-Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L1020378