2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LODOSA
2011ko egutegia eta lanaldia
Alkatetzaren abenduaren 15eko 142/2010 Dekretuaren bidez, 2011rako Nafarroa osorako ezarritako egunez eta otsailaren 3az gain (herriko jaieguna), udal bulegoetako langileendako egutegia onetsi da eta haren arabera bulegoak itxita egonen dira urtarrilaren 7an (jaiegunen arteko zubia), abuztuaren 1, 2, 3, 4 eta 5a (herriko festak eta zubia) eta irailaren 16a (Angustien festak), bai eta urteko larunbat guztiak ere.
Aditzera ematen da honen bidez, orok jakin dezan.
Lodosan, 2010eko abenduaren 15ean.-Alkatea, Jesús María García Antón.
Iragarkiaren kodea: L1020637