2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Deialdia, administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko.
Izendapen proposamena
Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua aplikatuz, administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Raquel Martínez Solanoren aldeko izendapen proposamena egin du, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiko 9. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2010eko 105. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 30ean.
Lerinen, 2010eko abenduaren 15ean.-Alkatea, Marcelino Azcoiti Alonso.
Iragarkiaren kodea: L1020607