2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Tributuen gaineko kontrola egiteko udal plana. Onespena
Leringo Udalak, 2010eko abenduaren 13an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen legez eskatutako qorumarekin:
Leringo Udaleko tributuen gaineko kontrola egiteko udal plana onestea 2011ko ekitaldirako, ekainaren 11ko 152/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Zerga Ikuskaritzaren Erregelamenduan eta Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean zehaztutako norainokoa eta edukia izanik.
Ikuskatzaile buru izendatzea Marcelino Azcoiti Alonso, Leringo Udaleko alkate udalburua baita, eta ikuskatzaile aktuario, Raquel Martínez Solano.
Lerinen, 2010eko abenduaren 14an.-Alkate udalburua, Marcelino Azcoiti Alonso.
Iragarkiaren kodea: L1020597