2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LERIN
Jarduerarako lizentzia. Baimena
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:
Lizentzia eman zen eguna: 2010eko azaroaren 23a. Eskatzailea: S.A.T. Guembe. Jarduera: abeltzaintza estentsiboa. Tokia: katastroko 10. poligonoko 300.etik 345. arteko lurzatiak, Lerin (Ripota eta Campoestella alderdiak).
Lerinen, 2010eko azaroaren 23an.-Alkatea, Marcelino Azcoiti Alonso.
Iragarkiaren kodea: L1020310