2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Ediktua, 970/2010 prozedura arruntari buruz
Nafarroako Foru Komunitatearen eskariz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, 970/2010 prozedura arrunta, Leozko Udalak 2010eko plantilla organikoa behin betiko onesteko hartutako erabakiaren aurka.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarriari jarraikiz, aipatutako prozeduran interesdunak izan daitezkeen guztiei jakinarazten zaie bederatzi egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, prozesuan demandatu gisa ager daitezkeela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.
Iratxetan, 2010eko abenduaren 15ean.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.
Iragarkiaren kodea: L1020659