2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA
Mairagako Mankomunitateko Hondakin Atalean peoi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostua bete gabe uztea
Mairagako Mankomunitateko Hondakin Atalean peoi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak egindako proposamenean, ondokoa jakinarazi da: "Oposizio-aldiko hirugarren ariketa egin denean, izangai guztiek eskatutakoa baino kalifikazio txikiagoak eskuratu dituzte hainbat probatan, eta hortaz, baztertuak geratu direnez gero, proposatu da deialdiko lanpostua bete gabe uzteko." Hori ikusirik, Mairagako Mankomunitateko buruak 2010eko abenduaren 10ean eman 91. ebazpenaren bidez, bete gabe utzi da Mairagako Mankomunitateko Hondakin Atalean peoi izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostua, eta agindu da hura argitaratzeko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Tafallan, 2010eko abenduaren 11n.-Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.
Iragarkiaren kodea: L1020453