4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2011ko zerga-tasak. Onespena

Leozko Udalak, 2010eko azaroaren 26an egin bilkura arruntean, erabaki zuen udal zergen eta tasen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak onestea, 2011ko urtarrilaren 1etik 2011ko abenduaren 31ra bitarte indarra izan dezaten. Hona hemen zehazturik:

1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3647 karga-tasa, katastroko balioaren gainean.

2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3512 karga-tasa, katastroko balioaren gainean.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean ez da karga indizerik aplikatuko.

4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, eta ezabatu eginen da Udalak eraikinak jaso eta zaharberritzeko ematen duen diru-laguntza.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira. Karga-tasa %10, 2/1995 Foru Legearen 176.2 artikuluari jarraikiz, gehi 2007an KPIak izandako gorakada.

6. Zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeak 2010eko ekitaldirako onetsitako zerga-tasa.

7. Fotokopiak: dohainik 5 fotokopia arte; hortik gora, fotokopia bakoitzak 0,10 balioko du.

Jakinarazten da Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako ondorioetarako, kontuan hartuta erabaki honen aurka bidezko errekurtsoak aurkezten ahalko direla.

Iratxetan (Leotz), 2010eko abenduaren 14an.-Alkatea, Endika Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1020553