2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Aurrekontuko aldaketa.
Hasierako onespena
Itzako Udalak, 2010eko urriaren 28an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1/2010 eta 3/2010 aldaketak 2010eko aurrekontu orokor eta bakarrean.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Itzan, 2010eko abenduaren 1ean.-Alkatea, M.ª Socorro Pérez Ollo.
Iragarkiaren kodea: L1020334