2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Itzako Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak
eta baldintzak arautzen dituen ordenantza.
Hasierako onespena
Itzako Udalak, 2010eko urriaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Itzako Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak eta baldintzak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Itzan, 2010eko abenduaren 1ean.-Alkatea, M.ª Socorro Pérez Ollo.
Iragarkiaren kodea: L1020333