4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITURMENDI

2011ko aurrekontua

Iturmendiko Udalak, abenduaren 10eko bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, epe horretan herritarrek edo interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik egin gabe epea bukatzen bada, behin betiko onetsitzat hartuko da eta kapituluka argitaratzeko tramitea beteko da.

Iturmendin, 2010eko abenduaren 10ean.-Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L1020774