2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRURTZUN
Aldaketa aurrekontuetan.
Hasierako onespena
Irurtzungo Udalak, 2010eko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen udal aurrekontuaren aldaketa, 23.380,42 euroko kreditu berezia sortuta, kamioia erosteko.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.
Irurtzunen, 2010eko abenduaren 15ean.-Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.
Iragarkiaren kodea: L1020737