4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

HAPOko aldaketa xehakatua.
Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2010eko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen El Ferial plazako 9ri dagokion aldaketa xehakatua, 1. poligonoko 125. lurzatiaren lerrokadura berriak markatzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Uharten, 2010eko abenduaren 14an.-Alkatea, Javier Basterra Basterra.

Iragarkiaren kodea: L1020481