2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena
Uharteko Udalak, 2010eko azaroaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea planeamenduko hitzarmena, Uharteko El Ferial plazako 9ko bizilagunen batzarrarekin hartutakoa.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23, 24 eta 26. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.
Uharten, 2010eko abenduaren 14an.-Alkatea, Francisco Javier Basterra.
Iragarkiaren kodea: L1020477