4. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

2010eko lan eskaintza publikoa. Lagunak Udal Zerbitzua

Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak, 2010eko azaroaren 9an batzarturik, erabaki hau hartu zuen:

1.-Onestea 2010eko lan publikoaren eskaintza; eranskineko zerrendan agertzen diren lanpostu hutsek eta Lagunak Udal Zerbitzuaren 2010eko plantilla organikoan zirenek osaturik dago.

2.-Argitaratzea Barañaingo Udal Zerbitzuaren 2010eko lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

ERANSKINA

2010eko lan publikoaren eskaintza

-Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila-kategoria: C.

-Lanpostua: atezaina. Maila-kategoria: E.

-Lanpostua: arduradun nagusia Maila-kategoria: arduraduna.

-Lanpostua: mantentze lanetako ofiziala. Maila-kategoria: C.

Barañainen, 2010eko azaroaren 15ean.-Lagunak Udal Zerbitzuko burua, José Luis Ruiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1020183