38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARBARIN

2011ko zerga-tasak

Barbaringo Udalak, 2011ko otsailaren 3an egin bilkuran, ondoko karga-tasa, indize eta ehunekoak onetsi zituen 2011rako:

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3643.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko portzentajeak aplikatu, hain zuzen ere Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175 eta 176. artikuluetan ezartzen direnak.

Barbarinen, 2011ko otsailaren 8an.-Alkatea, María Carmen Iturri Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1102469