38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientea: Jendaurreko informazioa

Hondakin uren isurketaren gaineko espedientea.

Espedientea: V/31/00838.

Eskatzailea: Alberto Larrañeta Inda.

Isurketa:

-Izena: Gaztandegia Aitzurre auzoan.

-Tokia: Aitzurre auzoa.

-Udalerria: Luzaide.

-Probintzia: Nafarroa.

-Ibaia/arroa: Aitzuarteko Erreka / Nive (Frantzia).

NL/ap.

Alberto Larrañeta Indak baimena eskatu du Aitzurre auzoko gaztandegiko hondakin ur industrialak isurtzeko. Gehieneko bolumena urtean: 35 m³.

Hondakin urak arazteko instalazioek funtsean osagai hauek dituzte:

-Koipeen bereizgailua, 1 m³-koa.

-Lehen mailako dekantagailua, 1 m³-koa.

-Iragazki biologikoa, 1 m³-koa.

-Iragazteko bi zanga, 5,50 m luze eta 0,75 m zabal.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Kantauri aldeko Ur Konfederazioan.

Isurketaren espedientea ikusgai egonen da Ur Komisaria honen bulegoetan, Donostian, Errotaburu pasealekuan, 1, 8. solairuan.

Donostian, 2011ko otsailaren 7an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1102181