38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientea: Jendaurreko informazioa A/31/02872

Gaia: obrak legeztatzeko eskaera.

Eskatzailea: Etxalarko Udala.

I.F.Z.: P 3108100C.

Helbidea: Andutzeta 15, 31760 Etxalar (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Idoia erreka.

Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Etxalar ibaia-1.0100.040.

Tokia: 1. banaketa eremua, A exekuzio unitatea, Bekolanda.

Udal mugapea eta probintzia: Etxalar (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Etxalarko Udalak eskatu du Idoia errekaren gaineko pasabide berri baterako lanak legeztatzeko, Bekolanda alderdian, Etxalarko udal mugapean (Nafarroa).

Lan horien bidez, pasabide berri bat eraiki da, hormigoi armatuzko egitura baten gainean, 6,7 metroko luzerarekin, 2 metroko zabalera librearekin eta 2 metroko altuerarekin ibaiaren ibilgutik. Pasabideko sestra lurreko sestratik 40 bat zentimetrora dagoenez, bidearekiko loturak %7ko arrapalekin egin dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Etxalarko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2011ko otsailaren 4an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1102147