38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Miguel Loyarte Mutuberria.

N.I.F.: 72663693 T.

Helbidea: Juanamaria etxea, 31746 Zubieta (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Uritza.

Eskatutako emaria: 0,0020 l/s.

Tokia: Oritza alderdia.

Udal mugapea eta probintzia: Zubieta (Nafarroa).

Xedea: pertsonen kontsumorik gabeko erabilera sanitarioak.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Miguel Loyarte Mutuberriak ur aprobetxamendua eskatu du, egunean 200 litro ur hartzeko Uritza putzutik, Zubietako udal mugapeko (Nafarroa) Oritza alderdian, erabilera sanitariotarako, pertsonen kontsumorik gabe.

Ura Uritza iturburutik hartuko da, Zubietako udal mugapeko 4. poligonoko 800. lurzatian. Iturburuko urak 25 mm-ko hodi baten bidez biltzen dira aska zahar batean, eta hortik 25mm-ko beste hodi batek, 30 m-ko luzerakoak, eramaten ditu askaltegiraino.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zubietako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2011ko otsailaren 4an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1102104