38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa.

Ur Jabari Publikoari buruzko 1986ko apirilaren 11ko Erregelamenduak (apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) 165. artikuluan ezarritakoari jarraituz, Kantauri aldeko Ur Konfederazioak erabaki du ur aprobetxamenduen kontzesioetarako eskubidea amaitzeko espediente batzuk ofizioz hastea, epea igaro delako edo kontzesioaren funtsezko baldintzak bete ez direlako. Ur aprobetxamendu horiek ez dute zortasunik. Hona hemen kontzesioen katastroko datuak:

ESP. ZK.

TITULARRA

IBAIA

UDALERRIA

EMARIA

l/s

EBAZPENA

EGUNA

BAIM.

A/31/1º0173

Arantzako Udala

Simonen borda, Artxamana, Bagoeta eta Illurdi iturburuak

Arantza

0,13

1996/04/22

CHN

A/31/01727

Javier Azkárate López

Suspeingo Iturria

Baztan

0,01

2006/12/01

CHN

A/31/1º0132

M.ª Resurrección Arburua Irisarri

Xaxineko bordako erreka

Etxalar

1.100

l/eguneko

1992/02/05

CHN

A/31/01178

Meaka Erabiltzaileen Elkartea

Izenik gabeko iturburua.

Leitza

0,105

2003/05/28

CHN

Aditzera ematen da, zuzenean jakinarazi ezin izan zaien edo helbiderik ezagutzen ez zaien titularrei jakinarazteko balio dezan eta, halaber, orok jakin dezan. Jendaurrean egonen da hilabetez, eta kontzesioaren amaierak ukitutakoek, eskubideen titularrak barne, egoki iruditzen zaiena adierazi ahalko dute epe horretan, kasuan kasuko udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Uren Ikuskatzailetza, Espainia plaza 2, 33071 Oviedo).

Oviedon, 2011ko urtarrilaren 14an.-Ur komisario albokoa, Juan Miguel Llanos Lavigne.

Iragarkiaren kodea: E1101412