38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLIN

Udal Planeko aldaketa Hirigintza Arauen 36. artikuluan.
Behin betiko onespena

Udalak, 2011ko otsailaren 2an egin osoko bilkuran, hartu zuen ondotik ematen den erabakia:

Lehenbizikoa.-Behin betiko onestea Allingo Udal Planeko aldaketa xehakatua, Hirigintza Arauen 36. artikuluan, Allingo Udalak berak sustatua, hain zuzen ere estalkian kokatu ahal izan daitezen terrazetako zati batzuk, estalki lauarekin.

Bigarrena.-Erabaki hau, baita bere hirigintzako arutegia ere, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura ale bat igortzea, 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

"Allingo Udal Planeko Hirigintzako Arautegi Orokorreko 36.7 artikulua.

Eraikinen estalkiak izanen dira halako teilatuak, isurialde jarraituak dituztenak, betiere urak biltzeko propio ezarrita dauden baldintzak bete ondoren; halarik ere, zilegi dira tarte jarraigabeak estalkiaren planoan, hain zuzen ere terrazak ahalbidetzeko; horrelakoetan teilatu-hegala beharko dute izan, baina horretan ez dira zilegi izanen tarte jarraigabeak."

Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

A) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik.

Allinen, 2011ko otsailaren 8an.-Alkate udalburua, M.ª Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1102349