38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Espedientea: Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Santiago Sestorain Zabaleta.

N.I.F.: 18196360 W.

Helbidea: Felipen borda-Gorriztaran 31880-Leitza (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Maieta.

Eskatutako emaria: 16,66 l/s.

Tokia: Gorriztaran auzoa.

Udalerria eta probintzia: Leitza (Nafarroa).

Xedea: abeltegi baten garbiketa.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Santiago Sestorain Zabaletak ur aprobetxamendua eskatu du, Maieta errekatik ura hartzeko, Leitzako udalerrian (Nafarroa), abeltzaintzarako.

Maieta errekatik ura hartzea aurreikusi da, zisterna bat eta 20 zaldiko potentzia duen ponpa bat erabiliz. Ura abeltzaintzan erabiliko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Leitzako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2011ko urtarrilaren 25ean.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1101303