38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa A/31/02858

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: Joseph Marie Bengoechea.

IFZ: Y1563126-Z.

Helbidea: Idaborroa baserria, 31714, Erratzu-Baztan (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Basandegi erreka.

Eskatutako emaria: 0,01 l/s.

Tokia: Otsondo alderdia.

Udal mugapea eta probintzia: Arizkun-Baztan (Nafarroa).

Xedea: Xardinen Borda baserriaren etxeko erabilerak.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Joseph Marie Bengoecheak ur aprobetxamendua eskatu, 0,01 l/s-koa, Basandegiko errekatik hartzeko, Arizkungo Otsondo alderdian, Baztango udal mugapean (Nafarroa), etxeko erabileretarako.

Ura hormigoizko kutxeta bat erabiliz hartuko da; bertatik, 390 metrora dagoen 3 m³-ko biltontzi bateraino eramanen da Basandegiko errekako ura, polietilenozko hazbeteko hodi baten bidez. Biltontzitik beste hodi bat ateratzen da, polietilenozkoa eta 3/4 hazbetekoa, 100 metro luze, Xardinen Borda baserria urez hornitzeko.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2011ko urtarrilaren 17an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1100751