38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Espedientea A/31/02735

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuak (1986ko apirilaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofiziala) onetsi zuen Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 116. artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da, orok jakin dezan: Kantauri aldeko Ur Konfederazioak 2010eko abenduaren 13an emandako ebazpenaren bidez, berariazko espedientea bideratu ondoren, José Mutuberria Urrotzi 0,012 l/s-ko ur aprobetxamendua eman zaio Agerriko eta Oritza iturburuetatik ura hartzeko, Zubietako (Nafarroa) udal mugapean, etxeko erabileretarako.

Oviedon, 2010eko abenduaren 13an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Arloko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Luis Gil García.

Iragarkiaren kodea: E1100722