38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendurako eskaera.

Eskatzailea: J. Fermín Asiain Flamarique.

IFZ: 33.427.048 K.

Helbidea: Zapateria Ttiki, 31754-Goizueta (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Gaintzinarri iturburua.

Eskatutako emaria: 205 l/eguneko.

Tokia: Gaintzinarri alderdia.

Udal mugapea eta probintzia: Goizueta (Nafarroa).

Xedea: Erabilera sanitarioak Anatxuri etxean, pertsonen kontsumorik gabe.

Obren azalpen laburra eta helburua:

J. Fermín Asiain Flamariquek ur aprobetxamendua eskatu du, egunean 205 litro ur hartzeko Gaintzinarri iturritik, Goizuetako udal mugapeko (Nafarroa) Gaintzinarri alderdian, erabilera sanitarioetarako, pertsonen kontsumorik gabe.

Ura sortzen den tokian pilatutako harri batzuek ura biltzen dute, eta gero 3 zentimetroko diametroa eta 800 metroko luzera duen polietilenozko hodi batek eramaten du 2 m³-ko biltontzi bateraino. Biltontzitik antzeko hodi batetik eramanen da ura etxeraino, handik 100 metrora.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Goizuetako udaletxean edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20071 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2011ko urtarrilaren 13an.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1100632