38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

Jendaurreko informazioa.
Hondakin uren isurketaren gaineko espedientea

Espedientea: V/31/00836.

Eskatzailea: Mármoles del Baztan, S.A.

Isurketa:

Izena: Alkerdi harrobia.

Tokia: Alkerdi harrobia.

Udalerria: Urdazubi.

Probintzia: Nafarroa.

Ibaia/Arroa: Kanboko Iturria / La Nivelle (Frantzia).

Mármoles de Baztan, S.A.k baimena eskatu du Kanboko Iturrira 40.000 m³ ur isurtzeko, harrobiko zelaiguneko lur azalekoak, hiru putzuko sistema batean horien dekantazioa egin ondotik. Lohi lehorra harrobiko ezpondak ingurumen aldetik lehengoratzeko erabiliko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Kantauri aldeko Ur Konfederazioan.

Isurketaren gaineko espedientea ikusgai egonen da Ur Komisaria honen bulegoetan (Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, Donostia).

Donostian, 2011ko urtarrilaren 11n.-Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1100325