38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erref.: 2010-O-1384

Riegos del Canal ABEEk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak: Azaleko drainatzeak egitea Nafarroako Ubidearen 1. faseko eremu ureztagarriko VII. ureztaketa sektorean sortutako euri-urak ubideratzeko, Zidacos ibaian isurtzeko.

Eskatzailea: Riegos del Canal ABEE.

Xedea: Drainatzeetako urak isurtzea. VII. sektorea.

Ur-ibilgua: Zidacos ibaia.

Udalerria: Beire (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko urtarrilaren 31n.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1102244