38. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarkia. Erref.: 2010-O-1751

Cabanillasko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak: Hormigoizko erretena eraikitzea, 250 m luze, Hilerriko errekaren eskuinaldean.

Eskatzailea: Cabanillasko Udala.

Xedea: Ureztaketarako erretena eraikitzeko lanak legeztatzea.

Ur-ibilgua: Hilerriko erreka.

Udalerria: Cabanillas (Nafarroa).

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko urtarrilaren 19an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1101411